
Arantza Nafarroa iparraldeko herri txiki bat da. Iparraldetik Lesakarekin egiten du muga, ekialdetik Igantzi eta Sunbillarekin, hegoaldetik Ituren eta Zubietarekin eta azkenik mendebaldetik Goizuetarekin.
Arantza Bortzirietako herri bat da. Izenak adierazten duen bezala, bost (“bortz”, bertako euskalkian) herrik osatzen dute: Etxalar, Bera, Lesaka, Igantzi eta Arantza.
Arantzara ailegatzeko errepide mehar bat hartu behar da Berrizaun-en, Irun-Iruñea errepidean. Iruñetik 75 km-tara dago, Donostiatik 50 km-tara, Irun-dik 30 km-tara eta Baionatik 60 km-tara.
Informazio gehiagorako www.arantza.eus






JORNADAS GASTRONÓMICAS DE CAZA
Del 18 de octubre al 8 de diciembre.
---
BAZTAN BIDASOKO EHIZARI BURUZKO XXXIII.JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK
Urriaren 18tik abenduaren 8ra.
